Politika -

Maule

Milaka pertsonak lurralde elkargoa eskatu dute Iparraldearentzat

Batera plataformak deituta, 4.000 pertsona inguru atera dira kalera Frantziako Gobernuari Ipar Euskal Herria ez dezala mespretxatu exijitzeko.

Lurralde elkargoaren aldeko manifestazioa. Argazkia: EiTB
Lurralde elkargoaren aldeko manifestazioa.
Lurralde elkargoaren aldeko manifestazioa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean 4.000 pertsona inguru atera dira kalera Maulen (Zuberoa) Ipar Euskal Herriarentzat lurralde elkargo propioa aldarrikatzeko.

Batera plataformak deitutako manifestazioan sentsibilitate sozial eta politiko desberdinak elkartu dira, eta antolatzaileen arabera, bertan inoiz izan den manifestazio jendetsuenetako bat izan da.

"Mespretxurik ez, Lurralde Kolektibitate bat orain" lelopean, Baterari sostengua eman dioten eragile politiko, sozial eta ekonomikoak izan dira manifestazioaren buru. Atzean, Ipar Euskal Herriko hautetsiak, kolore politiko guztietakoak egon dira presente; izan ere, auzapezen bi herenek lurralde kolektibitatea sustengatzen dutela nabarmendu dute. Horien atzetik milaka herritar joan dira, 3.500 inguru antolatzaileen arabera.

Lau aldarri izan dira nagusi: euskararen koofizialtasuna, aitortza instituzionala eta laborantza ganbara eta unibertsitate propioak.

Datorren mobilizazioa, abenduaren 28an izango da, Baionan, Seaska eta ikastolak sustengatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak