Politika -

Lurralde Elkargoa

Espagnac: 'Iparraldeak aitortza bat behar du, mugatua bada ere'

Senatari sozialistak agerraldia egin du ostiral honetan, azaltzeko zergatik egin zuen sindikatu mistoaren alde eta ez Lurralde Elkargoaren alde, aurrez adostu bezala.

Frederique Espagnac senatari sozialista. Artxiboko irudia.
Frederique Espagnac senatari sozialista. Artxiboko irudia.
Espagnac: 'Paris ez dago prest Iparraldeko aldaketa instituzionala onartzeko'

1:02

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatu mistoak bere mugak baditu ere, Iparraldearen garapena bermatzeko eta proiektu asko gauzatzeko aukera ematen du, Frederique Espagnac senatari sozialistaren arabera.

Espagnacek prentsaurrekoa eskaini du gaur arratsaldean Donibane Lohizunen, azalpenak emateko; izan ere, Frantziako Gobernuaren deszentralizazio egitasmoari zuzenketa bat aurkeztu zion, Iparraldeko sektore guztietako hautetsiek adostutako Lurralde Elkargoaren eskaria erregistratu beharrean.

Arratsaldean azaldu du zergatik egin duen Senatuan sindikatu misto baten alde eta ez Lurralde Elkargoaren alde. Espagnacen hitzetan, Paris ez dago prest Euskal Herrian aldaketa instituzional garrantzitsu bat onartzeko.

Horren ustez, "arduragabekeria" izango litzateke, Lurralde Elkargoa lortzeko bidean, oraingo aukera ez aprobetxatzea. Erabaki zaila izan dela aitortu du, baina Lurralde Elkargoaren alde lanean jarraitu behar dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak