Itxi

Politika

'Parot doktrina'ren amaiera

Espainiak ez dio epaiak ezarritako diru kopururik ordainduko Del Riori

Erredakzioa

Estrasburgori jakinarazi dio ez diola Ines del Rio preso ohiari 1.500 euroko ordainsaria emango, eta ez dituela prozesu kostuak bere gain hartuko.

  • Ines del Rio kartzelatik atera zen unea. Argazkia: EFE

    Ines del Rio kartzelatik atera zen unea. Argazkia: EFE

Espainiak Europako Kontseiluari jakinarazi dionez, ez ditu Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'z emandako epaian finkatutako diru kopuruak ordainduko; hots, ez dio 30.000 euroko kalte-ordaina emango Ines del Riori, eta ez ditu prozesu-kostuak (1.500 euro) bere gain hartuko. Kalte-ordain gisa ezarritako dirua preso ohiak Estatuarekin duen zorra ordaintzeko erabiliko duela gaineratu du.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kalte-ordain gisa 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari, 'Parot doktrina' ezartzeak sortutako kalte moralengatik. Zigor-arloko salak Estrasburgok ezarritako 30.000 euroko kalte-ordaina "blokeatzea" eta diru hori biktimei ordaintzeko zuzentzea erabaki zuen, eta Del Rioren abokatuek erregu-errekurtsoa aurkeztu zuten erabaki horren aurrean.

Espainiako Gobernuak Europako Kontseiluari bidalitako eskutitzean irakur daitekeenez, Ines del Riok 1.591.454 euroko zorra du biktimekin, erantzukizun zibil gisa. Horren arabera, "Del Riok bere gain hartu behar du erantzukizun hori, hura zigortzeko frogatutzat jo zituzten delituen ondorioz".

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu eta hurrengo egunean atera zen kartzelatik Ines del Rio, epaiaren agindua betez.

Europako Kontseiluko ministroen bilerak ikerketa bat abiatu du Estrasburgoren epaia bete den ala ez egiaztatzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena