Politika -
Foru legea
Nafarroako elizak ez du ondasun higiezinen zergarik ordainduko
Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi du Nafarroako Parlamentuak uztailean hartutako erabakia.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak inkonstituzionaltzat jo du Nafarroako Parlamentuak otsailean hartutako erabakia. Horren arabera, erlijioarekin loturiko eraikinek, ondasun higiezinak ordaindu behar zituzten, lehen ez ordaintzeko salbuespena zuten bitartean. Eliza Katolikoari ez ezik, gainerako erlijioei ere eragingo die erabakiak.
Salbuespena bermatzen duen erabakiak eragina izango du eliza ebanjelikoan, israelitan eta islamikoan. Auzitegiak aho batez hartu du erabakia.
Otsailean, Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Eliza katolikoak eta beste erlijioek Nafarroako udalei ondasun higiezinen kontribuzioa ordaintzea.
Tokiko Ogasun Legearen moldaketa hori, PSN/PSOE eta I-E taldeen proposamenari esker onartu zen. UPNk eta PPNk proposamenaren aurka bozktatu zuten.
Joan den uztailaren 5ean, Ministroen Kontseiluak parlamentuak hartutako erabakiari errekurtsoa aurkeztu zion. Haren aburuz, erabakiak, Nafarroak zergetan duen ardurak gainditu zituen. Eliza Katolikoak eta gainerako elkarte ez erlijiosoek akordioak dituzte Estatuarekin, Askatasun Erlijiosoaren Lege Organikoan jasotzen denez.