Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erasoen egileak 'arin' topatzeko eskatu dio EAJk ezker abertzaleari
"Horrelakoak bizi izan ditugu ETAk jarduera armatua eten aurretik, eta 'kale borroka' ondo neurtutako asuntoa zen", nabarmendu du Aitor Estebanek.
Erredakzioa
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak alderdi politikoen egoitzen kontrako erasoen eta beste kale erasoen egileak "hobeto bilatzeko eta lehenbailehen topatzeko" eskatu dio ezker abertzaleari.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Estebanek "hobeto bilatzeko" eskatu dio Sorturi, eraso horiek nortzuk egiten ari diren jakiteko.
"Horrelakoak bizi izan ditugu ETAk jarduera armatua eten aurretik, eta 'kale borroka' ondo neurtutako asuntoa zen. Arindu behar zuenean arintzen zuen, eta gogortu behar zuenean gogortu. Ezker abertzaleak erakutsi duena da oso ondo antolatuta dagoen taldea dela, oso hierarkikoa, eta, argi denez, hau ez da inorentzat mesede", nabarmendu du Aitor Estebanek.
Horrek Sorturekin dituzten harremanak zailduko ez dituela nabarmendu du, baina "ez ditu errazten eta, gora egiten jarraitzen badu, harremanak ez dira errazak izango", Estebanen esanetan.