Politika -

Eusko Legebiltzarra

PPk iragarri du autogobernuari buruzko lantaldean parte hartuko duela

Asteartean, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak esan zuen popularrek lantalde horretan egoteak zentzurik duen aztertu behar zutela, baina gaur Semperrek parte hartuko dutela baieztatu du.

Borja Semper. EITB.
Borja Semper. EITB.
Borja Semper. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Alderdi Popularrak Legebiltzarreko Estatus Politikoaren inguruko lantaldean parte hartuko duela iragarri du gaur PPk Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Borja Semperrek.

EAJren proposamenak estatus berriaren defentsa egiten badu, PPk lantalde hori sortzearen aurka bozkatuko duela aurreratu du Semperrek, baina, edozein kasutan ere, lantaldean parte hartuko dutela berretsi du, "Euskadi ulertzeko bi modu daudelako".

Popularrek lantalde horretan egoteak zentzurik duen aztertu behar zutela esan zuen Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak iragan asteartean, baina gaur bertan parte hartuko dutela baieztatu du Semperrek.

Semperren hitzetan, popularrek "oso argi" dute Euskadiko autogobernuaren inguruan hitz egiteko lantaldeetan "parte hartuko dutela".

Aurretik, Legebiltzarrean lantaldea sortzeko ekimena bozkatu beharko dutela nabarmendu du. PPk ez du oraindik erabaki kontrako ala aldeko botoa emango duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea