Politika -

Justizia arloko batzarra

Doako justizia finantzatzeko muga ezarri du Gobernuak

Josu Erkoreka "arduratuta" agertu da Justizia Ministerioak egindako proposamenarekin.

Justizia arloko batzarra. Argazkia: EFe
Justizia arloko batzarra EFE
Justizia arloko batzarra. Argazkia: EFe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzibideko tasetatik datorren diruarekin doako laguntza juridikoaren gainkostua finantzatzeko muga ezartzea proposatu du Gobernuak. Autonomia Erkidegoen aburuz, proposamena ez da nahikoa.

Justizia arloko batzarrean jorratu dute gaia gaur goizean. Fernando Roman Justizia Estatu idazkariak zuzendu du batzarra, Alberto Ruiz Gallardon min hartuta baitago.

Doako laguntza juridikoaren lege berriaren ezarpenak erkidegoei eragingo die. Ministerioak hartutako konpromisoaren arabera, gainkostu hori tasa judizialetatik bildutako zordunketarekin egingo da.

Araua modu bidezkoan ezarri ahal izateko, erkidego bakoitzak egiten duen ekarpenaren gehienezko igotzea aurreikusi da. Erreferentzia moduan justizia eskuduntzak ez dituzten erkidegoen batez besteko aldakuntza hartuko da oinarritzat (% 0,47) eta gainerakoek jaso ditzaketen ekarpenak gehienez hirukoiztea zehaztuko da (% 1,41).

Justizia arloan eskuduntzak dituzten erkidegoetako sailburuek parte hartu dute bileran. Hauek: Euskadi, Katalunia, Galizia, Valentzia, Kanariak, Andaluzia, Nafarroa, Madril, Asturias, Kantabria, Aragoi eta Errioxa.

Erkoreka "arduratuta"

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Justizia sailburua "arduratuta" agertu da Justizia Ministerioak proposatu duen mugaren inguruan. Tasa judizialen bidez azaroaren 30a bitartean bildu diren 313 milioi euroak "Ministerioaren gastuak finantzatzera zuzentzea eta doako justizia gehigarri moduan soilik finantzatzea" kritikatu du.

"Tasa judizialak aberatsen dirua biltzeko eta txiroei justizia eskaintzeko izango zirela esan ziguten. Orain ikusten dugunaren arabera, justizia arloan eskuduntzak dituzten erkidegoetako pertsona txiroak ez dira onuradun izango", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea