Politika -

Espetxe politika

Sevilla II espetxeko baldintzak salatu dituzte presoen senitartekoek

Gainera, "espetxe politikaren aldaketa exijitzeko", abenduaren 28an Martuteneko kartzelara egingo duten martxan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.

Sevilla II espetxea
Sevilla II espetxea
Sevilla II espetxea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevilla II espetxean dauden presoen "eskubideen urraketa" salatu dute gaur haien senitartekoek eta lagunek. Aipatutako kartzelan baldintza lotsagarrietan daudela salatzeko, gose greba egin zuten presoek azaroan.

Itziar Arruarte eta Ainhoa Landaberea bozeramaileek goizean Donostian emandako prentsaurrekoan esan dutenez, Sevilla II espetxeko eta baita beste hainbat kartzeletako presoak baldintza kaskarretan daude. "Isolatu eta jipoitu egiten dituzte, eta ez dute osasun-laguntzarik", adierazi dute.

Halaber, ETAk indarkeria utzi arren, espetxe politika ez dela garai berrietara egokitu kritikatu dute Arruartek eta Landabereak. Hori dela eta, "presoen sakabanaketarekin eta salbuespen neurriekin bukatzea" agindu dute.

Amaitzeko, abenduaren 28an Martuteneko kartzelara egingo duten martxan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Martxa horren helburua, Espainiako Gobernuaren espetxe politikaren aldaketa exijitzea izango da.

11:20an Donostiako Egia auzotik eta Astigarragatik aterako da martxa, eta 12:30 inguruan ekitaldia egingo dute kartzelatik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea