Politika -

Astelehenean

Bake prozesua sustatzeko batzordea aurkeztuko du Foro Sozialak Aieten

Zortzi lagunek osatutako batzorde da, eta helburu nagusia maiatzean aurkeztutako 12 gomendioak ''instituzioekin, alderdi politikoekin eta bake prozesuko agente ezberdinekin kudeatzea'' izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake prozesua sustatzeko batzordea aurkeztuko dute astelehenean, hilak 23, Bake Bideak eta Lokarrik, Donostiako Aiete Jauregian, Bake Prozesua indartzeko Foro Sozialari lotuta.

Bi erakundeek ohar batean azaldu dutenez, ''pentsamolde eta jatorri anitzeko'' zortzi lagunek osatutako batzordea izango da, eta helburu nagusia ''gomendioak instituzioekin, alderdi politikoekin eta bake prozesuko agente ezberdinekin kudeatzea'' izango dute helburu.

Izan ere, joan den maiatzean, bake prozesuari lotutako gai nagusiak jorratzeko 12 gomendio aurkeztu zituen Foro Sozialak. Besteak beste, desarmea, preso eta ihes eginda dauden pertsonen birgizarteratzea, Giza Eskubideen  bermatzea eta iraganari aurre egiteko modua jorratu zituzten gomendio horietan.

Batzordea aurkezteko ekitaldia astelehenean izango da, 11:30ean, Donostiako Aiete jauregian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea