Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Paul Rios: 'Taldea bake prozesua bultzatzeko beste aliatu bat da'

Bake prozesua bultzatzeko "indarrak batzea" beharrezkoa dela ziurtatu du Lokarriko koordinatzaileak. Foro Sozialaren gomendioak betetzeko "oztopoak eta zailtasunak" daudela adierazi du.

Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Artxiboko irudia: EiTB
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Artxiboko irudia: EiTB
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Artxiboko irudia: EiTB

Eriz Lotina | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea "beste aliatu" bat dela esan du gaur Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak. Foro Sozialaren gomendioak betetzeko "oztopoak eta zailtasunak" daudela adierazi du Riosek.

Bake prozesua bultzatzeko "indarrak batzea" beharrezkoa dela ziurtatu du Lokarriko koordinatzaileak Radio Euskadi irratian egindako elkarrizketan. Zentzu horretan, zortzi adituk osatutako taldearen helburua "inplikatutako eragile guztiekin batera lan egiteko" eskaintzea dela azaldu du, baita elkarrizketarako "gune bat zabaltzea" ere.

Eragile guztiekin harremanetarako bideak zabaldu ahal izatea espero du Riosek. Hala ere, "abiapuntua euskal gizartea bake prozesuaren protagonista nagusia dela da", gaineratu du.

Lokarriko koordinatzailea zuhur azaldu da, baina "modu konstruktiboan hitz egin ahal izateko gune bat martxan jartzea" posible dela uste du. "Egoera hau ahalik eta azkarren desblokeatzea beharrezkoa da, hobe orain bi urte barru baino", erantsi du.

Bestalde, "ETAk biktimenganako enpatia azaltzea" beharrezkoa dela esan du Riosek. "IRAk bere garaian egin zuen, hemen faltan botatzen ari gara", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea