Politika -
Presoak
Espetxe politika aldatzeko eskatu dute urteroko Martutenerako martxan
Tantaz tanta ekimenak urtarrilaren 11rako Bilbon antolatu duen olatuarekin bat egiteko deia egin diote parte-hartzaileek euskal biztanleriari.
Erredakzioa
Euskal presoen senitartekoek eta lagunek, urtero bezala, Martuteneko espetxera martxa egin dute gaur, espetxe politika aldatzeko eskatzeko.
Sevilla II kartzelan dauden euskal presoen eskubideen urraketa eta bizi duten egoera salatu dute parte-hartzaileek.
Dozenaka pertsonak egin dute bat martxarekin; batzuk Egia auzotik abiatu dira, eta beste batzuk, Hernanitik.
Ainhoa Landabereak hitz egin du senitartekoen izenean, eta, ezker abertzaleak pausoak eman dituen arren, presoen eskubideak urratzen jarraitzen dutela salatu du.
Landabereak azpimarratu duenez, euskal gizartearen gehiengoak presoen eskubideak errespetatzea nahi du.
Bestalde, Tantaz tanta ekimenak urtarrilaren 11rako Bilbon antolatu duen olatuarekin bat egiteko deia egin dio euskal biztanleriari.