Itxi

Politika

Adierazpenak

Zaragoza: 'Parot Doktrinaren amaierak ETAren presoen % 10i eragin die'

Erredakzioa

Auzitegi Nazionaleko Fiskal Nagusiak esan du, halaber, kartzelatik atera diren gehienek 26 eta 29 urte bitarteko kondenak zituztela eginda, irten direnean.

  • Javier Zaragoza: Argazkia: EFE

    Javier Zaragoza: Argazkia: EFE

Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko Fiskal Nagusiak esan du Parot Doktrinaren indargabetzeak ETAren presoen % 10engan izan duela eragina, ehuneko "txiki" batengan. Gainera, larunbatean adierazi duenez, kartzelatik atera diren gehienek 26 eta 29 urte bitarteko kondenak zituztela eginda, irten direnean. EFErekin izandako elkarrizketa batean, Zaragozak esan du kezkarekin eta tentsioarekin bizi dutela Fiskaltzan Parot Doktrinaren amaiera, batez ere biktimengan sortu duen atsekabearengatik.

Zaragozak, hala ere, ez du zalantzarik, eta uste du beharrezkoa zela epaia ezartzea; ez bakarrik Ines del Rioren auzian, baizik eta antzeko egoeran edo egoera berean zeuden auzi guztietan, "Giza Eskubideen Epaitegiak egin duena zigorra eta zigorraren betetzea kolokan jartzea izan da".

Javier Zaragoza Estrasburgoko epaia ETAren amaierarako lagungarria izan litekeelakoan dago: izan ere, bere esanetan, ETAren munduak beti erabili duen argudioetako bat Parot Doktrinaren ezarpena izan da, hain zuzen ere. "Indargabetuta izan denean, nabaria da argudio hori desagertu egin dela eta horrek legitimazioa kendu ahal die, nazioarteko ikuspegi batetik".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena