Politika -
2013ko balantzea
PP: 'Arabako berezitasuna defendatuko dugu Estatutua aldatuz gero'
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren esanetan, araudia edozein modutan aldatzen bada lurralde arabarrak finantzetan duen gaitasuna, kultura eta hizkuntza mantendu behar dira.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, Autonomia Estatutua aldatzeko eztabaida zabaltzen bada, lurralde arabarraren berezitasunak mantentzeko proposamenak egingo ditu.
Horren ildotik, araudia edozein modutan aldatzen bada lurralde arabarrak finantzetan duen gaitasuna, kultura eta hizkuntza mantendu behar dira, eta inbertsioak berdintasunean egiteko aukera egon behar litzateke Euskadin.
Halaber, Arabako 2013ko balantzea egiteko prentsaurrekoan politikan eta ekonomian egonkortasuna bermatzeko aurten lortutako akordioak nabarmendu ditu.
"Euskal gizartearen eta gizarte arabarraren eskaera da", gaineratu du. De Andresen iritzian, ezberdintasuna zera da, orain akordioak bilatu egin direla "tentsioa sortzen zuten iraganeko muturreko jarrerak alde batera utzi eta Autonomia Estatutuak oinarri hartzen duen printzipioak errespetatu ditugu".
Gainera, EAJk, PSE-EEk eta PPk lortutako akordioari esker zenbait zerga aldatu direla azpimarratu du. EAJrekin 2014rako lortutako akordioaren ondorioz, halaber, Arabako Diputazioak 415 milioi euro kudeatu ahal izango ditu.