Politika -

Durangon

Preso ohien ekitaldia ikertzeko arrazoiak daudela uste du PPk

Bestalde, Terrorismoaren Biktimen Elkartean (AVT) ekitaldian parte hartu zutenak auzitegietara eramateko asmoa duela iragarri du.

Oyarzabal, Arantza Quirogaren ondoan. Efe.
Oyarzabal, Arantza Quirogaren ondoan. Efe.
Oyarzabal, Arantza Quirogaren ondoan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Justiziaren, Eskubideen eta Askatasunen PPko idazkariaren arabera, larunbatean ETAko preso ohiek Durangon egindako ekitaldian terrorismoa goratzeko delitua egon zen ala ez ikertzeko eta aztertzeko "materia" dago.

PPko egoitza nazionalean kazetariei adierazi dienez, larunbateko ekitaldiko "antzezpen tamalgarria" deitoratu du, bertan terrorismoaren biktimei eta Espainiako demokratei "irain" egin zietelako.

Euskadiko PPko idazkari nagusiak esan du bere alderdia ez dagoela "batere" ados Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak eta fiskalak ekitaldia egiteko emandako baimenarekin; horren ordez, "agerraldia saihesteko ahal zuten guztia egin behar zutelako".

"Emaitza ikusita, ziur gara epaileak eta fiskalak okerreko erabakia hartu zutela", eta "antzezpena" saihesteko modua zegoela.

AVTk epaitegietara joko du

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Durangoko ekitaldian parte hartu zutenak epaitegietara eramateko asmoa iragarri du. Durango Parot doktrinaren baliogabetzearen ondorioz kalera ateratako ETAko 60 preso egon ziren, bestek beste. AVTaren ustez, Durangon terrorismoa goratu zuten.

Angeles Pedraza AVTko presidenteak esan duenez, elkarteko abokatuekin harremanetan jarri da Durangoko ekitaldiko antolatzaileen eta partehartzaileeen kontra zer egin dezaketen aztertzeko. Pedrazak aurreko astean Auzitegi Nazionalean egindako salaketa berretsi du; hau da, preso ohiek "terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu" zituztela, eta hori "delitua" dela, legearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea