Politika -

Polizia operazioa

Polizia operazioa defendatu du Saenz de Santamariak

Polizia operazioaren berri ematerakoan egon zen “giza akatsa” ere hizpide izan du presidente ordeak.

Soraya Sanez de Santamaria Ministroen Kontseiluen ondorengo prentsaurrekoan
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Sanez de Santamaria Ministroen Kontseiluen ondorengo prentsaurrekoan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ukatu egin ditu Guardia Zibilak aste honetan egindako polizia operazioaren inguruan izandako kritikak. “Terrorismoaren aurkako operazioak ez dira gauetik egunera erabakitzen eta antolatzen, eta epailearen onarpena dute”, adierazi du Soraya Saenz de Santamariak.

Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek Saenz de Santamariak. Polizia operazioaren berri ematerakoan egon zen “giza akatsa” ere hizpide izan du. “Exekutiboak nahiago zuen horrelakorik gertatu ez izan”, esan du.

Guardia Zibilaren operazioak hainbat kritika jaso ditu, “oportunistatzat” jota. Kritika horien ildora, operazioak prestaketa “luze eta zabala” behar izan zuela esan du Espainiako Gobernuko presidente ordeak eta Auzitegi Nazionaleko epaile batek baimendu zuela.

Saenz de Santamariak dioenez, “modu honetako operazioek segurtasun indarren antolaketa sakona, analisia eta ikerketa behar dute, baita epaileen parte hartzea ere”.

Guardia Zibila zoriondu du presidente ordeak. “Lan eta esfortzu handia dago honen guztiaren atzean”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea