Politika -

Deialdia

Arraizek eta Ortuzarrek prentsaurreko bateratua deitu dute

Bestalde, Tantaz Tanta ekimenak biharko Bilbon deituta zuen mobilizazioa bertan behera utzi du.

2013ko urtarrilean Bilbon egin zen manifestazioaren irudia
2013ko urtarrilean Bilbon egin zen manifestazioaren irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteak prentsaurreko bateratua emango dute 19:00etan Bilboko hotel batean. Prentsaurreko horretan beste hainbat euskal alderdik eta sindikatuk ere parte hartuko dute.

Bestalde, Tantaz Tanta ekimenak biharko Bilbon deituta zuen mobilizazioa bertan behera utzi du. Goizean, Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak mobilizazioa debekatu du.

Twitter bidez egin du iragarpena Tantaz Tantak. Bertan adierazi duenez, “biharko ekimena bertan behera utzi du helburuak bete direlako”. Era berean, biharko deituta zituen ekintza guztiak bertan behera utzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Zer gertatzen ari da Bilbon? Sorturen azken albisteak Andoni Ortuzar bideoak