Politika -

Nafarroa

Barcinari D ereduaz esandakoa aurpegiratu diote, berak ukatu arren

"Ez nuen ezer oztopatzeko esan", azpimarratu du, "eta ez nuen ingelesa euskararekin alderatu". Jarrain, berretsi egin du PAI programak ez duela "ezer ez inor" geldiarazten ezta mehatxurik egiten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako parlamentuko alderdiek, PPN izan ezik, D ereduaren inguruan telebista saio batean esandakoak aurpegiratu dizkio Yolanda Barcinari. Nafarroako presidenteak adierazpen haiek egin izana ukatu du.

"Esandakoa berretsi eta esan ez nituen hitzak ukatu egiten ditut, nik ez nuen ezer geldiarazteko esan", adierazi du presidenteak, oposizioak eskatutako agerraldian.

"Ez nuen ezer geldiarazi behar zenik esan, ez eta ingelesaren ikaskuntza euskararen gainetik jarri ere", berretsi du Barcinak. "PAI programa ez da ez oztopoa, ez eta mehatxua inorentzat", gaineratu du. "Batzuek ulertu zutena ukatu behar dut" azpimarratu du, eta "noraino helduko ote gara?", galdetu.

"Euskaraz ikasteko eskaera gehiago ez ditugula adieraztean, datu objektibo batean oinarritu nintzen. Datu horri, nire irudipena gehitu nion. Hau da, atzerapena, agian, ingelesa eskaintzen ari garelako izatea", esan du Nafarroako presidenteak. "Ez dut uste errealitatetik aldendu nintzenik", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea