Politika -

Europako Hauteskundeak 2014

ERCkin ez dutela, oraingoz, ezer itxita esan du Maeztuk

Joseba Egibar  EAJko legebiltzarkidearen hitzetan, berriz,  oso litekeena da   jeltzaleek CiUrekin akordioa erdiestea, maiatzeko bozetara elkarrekin joateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, 'ez nuke esango, oraingoz, ERCkin ezer itxita dugunik' Europako hauteskundeetara, maiatzean,  elkarrekin aurkezteko.

Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, Maeztuk ziurtatu du ERCk mahai gainean duela EH Bilduren proposamena eta bi taldeok gaiaz hitz egiten ari direla.  ERCk  hauteskundeetara CiUrekin ez joatea erabaki zuenetik, EH Bilduren eta ERCren arteko elkarrizketa abian dela adierazi du. Dena dela, argi utzi nahi izan du, akordiorako aukera zabalik dagoen arren, oraingoz, ez dagoela ezer itxita.

EAJ eta CiU, negoziatzen

Joseba Egibar  EAJko legebiltzarkideak ere Europa Hauteskundeak izan ditu hizpide. Bere hitzetan, oso litekeena da   jeltzaleek CiUrekin akordioa erdiestea, maiatzeko bozetara elkarrekin joateko. Datozen egunotan aztertuko dute katalanekin koalizioan aurkezteko aukera.  Atzo ere, Itxaso Atutxak BBBko kideak adierazi zuen aukera egon badagoela EAJ eta CiU batera aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea