Politika -
Auzitegi Nazionala
Herri Harresiko lau kideren aurkako ikerbideak artxibatu dituzte
Epaileak fiskalarekin bat egin eta Herri Harresia "protesta politiko" bat izan zela argudiatu du. Ondorioz, deliturik izan ez zela erabaki du magistratuak, akusatuen abokatuek azaldu dutenez.
Erredakzioa
Herri Harresia mugimenduko lau kideren aurkako eginbideak artxibatu ditu Auzitegi Nazionalak. Akusatuei terrorismoa goratzea leporatu zieten.
Artxibatzeko autoan, epaileak fiskalarekin bat egin eta Herri Harresia "protesta politiko" bat izan zela argudiatu du. Ondorioz, deliturik izan ez zela erabaki du magistratuak, akusatuen abokatuek azaldu dutenez. Horrela, akusatuak ez dira Iruñeko Lurralde-auzitegian azaldu, nahiz eta Auzitegi Nazionalak deklaratzeko deitu .
Luis Goñi eta Xabier Xagardoy atxilotu ostean prentsaurreko batean parte hartu zuten akusatuek. Goñiri eta Xagardoyri sei urteko espetxe-zigorra ezarri zieten Segiko kideak izateagatik.
Konkretuki, bik adierazpen bat irakurri zuten eta beste bik Goñiren eta Xagardoyren argazkiak eskuetan izan zituzten.