Politika -

Auzitegi Nazionala

Bost pertsona epaituko dituzte artikulu batean ETA goratzea leporatuta

Gara egunkarian argitaratutako testu horretan, ETAko lau kideren jardunarekiko "miresmena" agertzen omen dute bost sinatzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa egingo diete gaur bost pertsonari, Gara egunkarian idatzitako artikulu bat dela eta.

ETAko 4 kideren jarduera goraipatu zutelakoan, bina urteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak epaituentzat.

Aitor Zelaieta, Inmaculada Basabe, Ziortza Ayensa, Mikel Sanchez eta Julen Orbea dira epaituko dituztenak. 2012ko abuztuaren 16an eurek sinatutako artikulu bat argitaratu zen prentsan, eta artikulu horretan esaten denean deliturik ba ote dagoen jakin nahi du epaileak.

Fiskalaren arabera, ETAko lau kideren jarduera "miretsi eta goratu" egiten da artikulu horretan. Fiskalak uste du terrorismoa goratu dutela, eta bina urteko espetxe zigorra eskatu du.

Fiskalak artikulutik atera dituen zatien artean, honako hauek azpimarratu ditu: "Herri honen iparrorratz bihurtu zinen" (Maite Perez Server lehergailu batek esku artean eztanda egin zion ETAko militanteari erreferentzia eginez) eta "Iritsiko da eguna, Euskal Herriak merezi duen lekuan jarriko zaituzte, gure seme-alabek zuen konpromisoaz ikas dezaten etorkizuneko ikastoletan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea