Politika -

Elorrio

Arkaitz Bellon presoa biriketako edema baten ondorioz hil zen

Konfiantzazko medikuak azaldu duenez, oraindik toxikologia-azterketa egin behar zaio gorpuari, baina ez zuen hil aurreko indarkeria zantzurik.

Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko mobilizazioa. Argazkia: EiTB
Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko mobilizazioa.
Birika edema batek eragin zuen Arkaitz Bellón presoaren heriotza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Arana hil berri den Arkaitz Bellon presoaren konfiantzazko medikuak bigarren autopsian parte hartu ostean esan duenez, heriotza biriketako edema batek eragin zuen, eta gorpuak ez omen zuen hil aurreko indarkeria zantzurik.

Aranak Elorrion eman du prentsaurrekoa, Etxerat euskal presoen senideen elkarteko kideekin batera, aurreko asteazkenean Cadizko Puerto I espetxean izandako heriotzaren inguruko azalpenak emateko.

Dena dela, Arkaitz Bellonen familiaren konfiantzazko medikuak azpimarratu du biriketako edemarena "behin-behineko" ondorioa dela, oraindik toxikologia-azterketa eta beste proba batzuk egin behar dizkiotelako gorpuari.

Horren harira, medikuak berretsi du heriotza 13 urteko espetxealdian izandako hainbat faktoreren ondorio dela, "jipoien, elikadura desegokiaren eta etengabeko tentsioaren ondorio", besteak beste.

Etxeratek, berriz, Bellonen heriotza "kartzela politika hiltzaileak" eragin duela salatu du, eta ez dela "edonori gerta dakiokeen zerbait".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea