Politika -

Auzitegi Nazionala

Mexikon atxilotutako ustezko ETAko bi kideak espetxeratu dituzte

Mexikoko Poliziak igandean atxilotu zituen Narvaez Goñi eta Alberdi Uranga Puerto Vallartan. 22 urte zeramatzaten ihes eginda, eta guztira 10 hilketa leporatzen dizkiete.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu Juan Jesus Narvaez Goñi eta Itziar Alberdi Uranga ustezko ETAko bi kideak.

Mexikoko Poliziak igandean atxilotu zituen Puerto Vallartan, Jaliscoko estatuan. Mexikok kanporatu egin zituen eta astelehenean Espainiara iritsi zirenetik Poliziaren zaintzapean egon dira.

Espainiako Barne Ministerioak atzo azaldu zuenez, ETAko komando bat desegin ostean ihes egin zuten. Urtebetean 18 eraso egin zituen taldeko kide izatea egotzi die epaileak. Nortasun agiri faltsuak zituzten eta klandestinitatean bizi ziren.

Espainiako Barne Ministerioak hamar hilketa leporatzen dizkie. Pablo Ruz epailea Manuel Broseta katedradunaren hilketan zerikusia izan zuten ikertzen ari da. Aipaturiko gizona 1992ko urtarrilaren 15ean tiroz hil zuten Valentzian.

5. zenbakiko instrukzio epaitegiak Alberdiren kontrako auzia irekita dauka 1991ko udan Justizia Ministeriora bidalitako bonba-paketea dela eta. Paketea atzera paketeria enpresari itzuli zioten, eta bonba-paketea desegiten saiatu ziren hiru Polizian hil ziren.

1.zenbakiko instrukzio epaitegiak, berriz, 1991ko apirilaren 15ean Torremolinoseko Guardia Zibilaren kuartelean bonba-autoa jartzea egozten dio. Eraso horretan, 4 pertsona zauritu ziren.

Bestalde, Narvaezi eta Alberdiri Construcciones Atocha enpresako presidenteari bonba-paketea bidaltzea egotzi die. Bi polizia hil ziren hura desaktibatzen saiatzen ari zirela.

Jose Eduardo Casallen hilketa ikertzen ari den Fernando Andreu epailea Narvaezek eta Alberdik hilketarekin izan zezaketen harremana aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko bideoak