Politika -

Sorturen ekitaldia Oiartzunen

Sortuk Rajoyri: 'Bere itxikeria da disolbatu behar dena'

Rajoyk desegiteko eskatu zion larunbatean ETAri, "harekin ez baitago ezer gehiagori buruz hitz egiterik, inork ez duelako zorrik ETArekin".

Sorturen ekitaldia Oiartzunen. Argazkia: EFE
Sorturen ekitaldia Oiartzunen. Argazkia: EFE
Sorturen ekitaldia Oiartzunen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Izko Sortuko bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari erantzun dio igande honetan Sortuk Oiartzunen egin duen ekitaldi politikoan: "Bere itxikeria eta zentzugabekeria dira desegin behar dituenak, horiek baitaude gatazka horren jatorrian".

Atzo, Euskadiko PPren Kongresuaren itxiera ekitaldian desegiteko eskatu zion Rajoyk ETAri, "harekin ez baitago ezer gehiagori buruz hitz egiterik, inork ez duelako zorrik ETArekin".

Eskakizun horren harira, etorri dira gaurko Amaia Izkoren adierazpenak.

Telesforo Monzonen heriotzaren 33. urteurrena gogoratzeko ekitaldi politikoa egin du Sortuk eta Monzonen aldarrikapenek indarrean dirautela adierazi du Amaia Izkok.

Halaber, Espainiako presidentearen jarrera salatu du "ezer gertatuko ez balitz bezala Euskal Herrira etortzeagatik" eta "bere ekarpen bakarra betikoa izan zelako: ukazio gehiago, inposizio gehiago eta itxikeria gehiago".

Bestalde, marko demokratiko berrira bidean elkarrekin bidea egiteko eskua luzatu dio Sortuk EAJri, "hori baita euskal gizarteak eskatzen duena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy Azken albisteak Sortu