Politika -

Hondakinen kudeaketa

Gipuzkoa: 'Funesek ez dauka eskumenik kamioiak igarotzea debekatzeko'

Isidro Velasco (PP) Funeseko (Nafarroa) alkateak "baimenik ez duten" hondakinak garraiatzea, IB Birziklatze plantara badoaz, debekatu du.

Funeseko alkateak "arazoak sortarazteko" erabakia hartu du, Ugarteren arabera. EFE
Funeseko alkateak "arazoak sortarazteko" erabakia hartu du, Ugarteren arabera. EFE
Funeseko alkateak kanpotik zaborra ekartzea debekatu nahi du

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramalearen esanetan, Funesek (Nafarroa) onartutako udal-bandoa, Gipuzkoatik hondakinez beteta datozen kamioiak pasatzea debekatzeko, "bitxia" da, baina ez du "gaitasun juridikorik" igarotzea galarazteko.

Ugartek aurreko astean Isidro Velasco (PP) Funeseko alkateak publikatutako udal-bandoa izan du hizpide.  Alkateak "baimenik ez duten" hondakinak garraiatzea, IB Birziklatze plantara badoaz, debekatu du.

Ugarteren arabera, "bandoak jaso duena gorabehera, ez du gaitasun juridikorik,  ibilbiderik izango ez duen" debekua egiteko.

Gipuzkoako bozeramaleak gaineratu duenez, Funeseko alkateak aurretik ez dauden lekuan "arazoak sortarazteko" erabakia hartu du eta "hedabide mailako kontuak dira, praktikan arazoak sortzen ez dituzten horietakoak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Birziklatzea