Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Euskalmet da bikoiztasunetan 'argiena', De Andresen arabera

Horregatik, Arabako ahaldun nagusiak uste du ez zela sortu behar, "Aemeten lan berdina" egiten duela iritzita.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak uste du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia ez zela sortu behar, Aemet Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziaren lan berdina egiten duela uste baitu.

De Andresek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Euskalmetena da egun EAEn dauden bikoiztasunetan "argiena".

"Euskalmetek Aemeten lan bera egiten du eta datu berdinak ematen ditu. Bikoiztasun bat da, eta herritarrek horrelako bikoiztasun argirik ez egotea nahi dute", adierazi du De Andresek.

De Andresen arabera, Euskalmeten ekimena "nazionalistek Estatuko Administrazioarena zen guztia bikoizteko" hartutako erabakia da, "Estatuak egiten zuenari etengabe erantzuteko", "Administrazio eraginkorra" egin beharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea