Politika -

UPN-ren Kontseilu Politikoa

Barcina: 'UPNk jarraituko du eta ez dira hauteskundeak aurreratuko'

Gainera, esan duenez, bere alderdia ez da "hauteskundeen beldur" eta Parlamentua gaur egun disolbatzeak "ezegonkortasuna baino ez luke ekarriko Foru Erkidegoan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak nabarmendu duenez, UPNk "Foru Gobernuan jarraituko du 2015era arte" eta ziurtatu du ez dituztela hauteskundeak aurreratuko.

Horiek izan dira Barcinaren hitzok, UPNk egindako Kontseilu Politikoan. Barcinak iragarri duenez, "aho batez" erabaki egin dute Foru Erkidegoan hauteskundeak ez aurreratzea.

"Baliteke niretzat aukerarik errazena eta erosoena izatea, baina zuek bezala pentsatzen dut, UPN eta Nafarroaren alde egiten jarraitzeko momentu da", esan du. "Ez da" bere alderdia izango "susperraldiaren hasiera etengo" duena.

Gainera, esan duenez, bere alderdia ez da "hauteskundeen beldur" eta Parlamentua gaur egun disolbatzeak "ezegonkortasuna baino ez luke ekarriko Foru Erkidegoan".

Egindako hitzaldian, presidenteak onartu egin du azken asteak "luzeak eta gogorrak" izan direla UPNrentzat "aurrekaririk gabeko jazarpen kanpaina baten biktima izan garelako, Foro Parlamentuan egin duten ikerketa batzorde faltsu horrekin".

Horren ildotik, kritikatu duenez, oposizioko taldeek "ez dute inolako arazorik UPN erakundeetatik botatzeko helburuan" eta "suntsiketa nahi horretan, ahaleginak egin zituzten errugabeen izenak zikintzeko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak UPN Nafarroako albisteak