Politika -
ERE-en aurkako auzia
Chaves eta Griñanen aurkako auzia Gorenera bidaltzea eskatu dute
Ustelkeriaren aurkako fiskaltzak ERE-en auziaren epaileari, Mercedes Alaya, ikertzen ari diren laguntza bakoitzeko banandutako pieza bat eta auzia Gorenera emititzea eskatu du.
Erredakzioa
Ustelkeriaren aurkako fiskaltzak Mercedes Alaya epaileari, ERE-en auziaren epailea, ikertzen ari diren laguntza bakoitzeko banandutako pieza bat eta Andaluziako presidente ohien aurkako auzia Gorenera emititzea eskatu du.
Aztertzen ari diren auzia 126 espedientetara eta 275 laguntzetara hedatu daitekeela argitzen duen idatzia kaleratu du ustelkeriaren aurkako fiskaltzak. Honek, auziaren 'zabalkunde eta konplexotasuna' erakusten du eta bere 'luzapenaz zalantzak' sortzen ditu.
Arrazoiak abiatzeko neurrien artean ustelkeriaren aurkako fiskaltzak auzia Gorenera bidaltzea eskatu du. 2013an adierazi zien epaileak Chavesi, Griñani eta bost kontseilariri auzti honetan imputatu bezala daudela.