Politika -

PP

Enpleguan 'zentratzeko' eskatu dio Alfonso Alonsok Iñigo Urkulluri

Gobernatzeari baino Auzitegi Konstituzionalean helegiteak jartzeari denbora gehiago eskaintzea egotzi dio Arabako PPren presidenteak lehendakariari.

Alfonso Alonso (PP). Argazkia: EFE
Alfonso Alonso (PP). Argazkia: EFE
Alfonso Alonso (PP). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak hasitako "erreformen bultzadarekin bat egiteko" eskatu dio Alfonso Alonso PPren Arabako presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari. Alonsoren esanetan, Jaurlaritzaren "lehentasuna" haren boterea handitzea baino enplegua sustatzea izan beharko luke".

Buruzagi popularraren iritziz, euskal herritarren arazoa langabezia da eta Rajoyren Gobernuak bultzatutako erreformekin bat ez egitea egotzi dio Jaurlaritzari. Alonsoren esanetan, erreformek ahalbidetu dute krisi ekonomikoari "buelta ematea" eta errekuperazioaren bidean "lehen pausoak ematea".

Gobernatzeari baino Auzitegi Konstituzionalean helegiteak jartzeari denbora gehiago eskaintzea egotzi dio Arabako PPren presidenteak lehendakariari.

Konstituzioa eta Gernikako Estatutua "ongi" funtzionatu duten elkarbizitzako markoak direla eta "euskal gizartearen gehiengoaren arteko itunaren ondorio" izan direla nabarmendu du. Konstituzioa eta Estatua alda daitezkeela aitortu du, baina lehentasuna ez dela nabarmendu ostean, horiek aldatzeko iraganean lorturiko "adostasun maila" errepikatu beharko litzatekeela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra