Politika -

Urkijoren kargugabetzea

Biktimen zerbitzu berria 'anbiguoa' izango dela esan du Blancok

Terrorismoaren Biktimen fundazioarekin harremana zuen pertsona bakarra Txema Urkijo zela nabarmendu du Mari Mar Blancok.

Mari Mar Blanco: 'Urkijoren kargugabetzea sentitzen dut' (gazteleraz)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen fundazioaren presidenteak azpimarratu du Txema Urkijo kargutik kentzea “akatsa” besterik ez dela izan. Hemendik aurrera, Blancoren ustez, biktimen arretarako zerbitzuaren ezaugarri nagusia “anbiguotasuna”izango da.

Terrorismoaren Biktimen fundazioarekin harremana zuen pertsona bakarra Txema Urkijo zela nabarmendu du Mari Mar Blancok.

Javier de Andres Arabako diputatu nagusiarekin batera, Mari Mar Blancok ETAk Araban egindako 45 hilketen inguruko txostena aurkeztu du.

Fundazioaren presidenteak onartu du hainbat puntutan ez zegoela Urkijorekin ados baina bere “kezka” adierazi du hemendik aurrera zerbitzu horrek emango duen arretagatik.

Blancoren ustez, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren “estrategia” gailenduko da hemendik aurrera. “Anbiguotasuna, urrunkidetasuna eta euskal gatazkaren teoria zaharra gailenduko dira”, esan du.

“Urkijoren kargugabetzea albiste txarra izan da, dagoeneko ez dago biktimen elkarteek defendatu egiten dituzten oinarriak eta dituzten kezkak ezagutu nahi duen ordezkaririk.

Urkijoren tokia “Fernandezetik gertu” dagoen pertsona batek hartuko duela esan du Mari Mar Blancok.

Bestalde, Urkijok Kepa Pikabea presoak Miguel Angel Madariaga biktimari igorritako eskutitza gorde izana kritikatu du Mari Mar Blancok. De Andres ere gai horretaz mintzatu da, eta Urkulluren Gobernuak “Jonan Fernandezen ereduaren” aldeko apustua egin duela salatu du. “Biktimengandik urrunago dagoen eredua aukeratu du”.

“Zaila da ibilbide horrekin adiskidetzea lortu ahal izatea”, amaitu du.

ETAren atentatuak Araban

Terrorismoaren Biktimen fundazioaren txostenaren arabera, ETAk 45 hilketa egin ditu Araban eta, horietatik 18, ez dira oraindik judizialki argitu.

Dokumentu horretan jasotakoaren arabera, Arabako aurreneko atentatua 1975. urtean egin zuen ETAk. Orduan German Agirre taxi-gidaria hil zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea