Politika -
GALeko biktimen diru-laguntzak
Sortu: 'Fernandez Diazek prebarikatu, eta legeak desitxuratu ditu'
Amaia Izkok salatu du Espainiako Barne ministroak nahi duena egin duela biktimekin, GALeko 46 biktimei diru-laguntzak kenduta.
Erredakzioa
Sortuko bozeramaileak, Amaia Izko, Jorge Fernandez Diazi, Espainiako Barne ministroa, 'gezurra esan, prebarikatu eta legea desitxuratzea' leporatu dio GALeko 46 biktimei diru-laguntzak ukatu ostean.
Europa Pressek jaso duen eta Onda Vascan egin dioten elkarrizketan 'esaten eta egiten duenarekin' Barne ministroak bere jokaera 'etengabean islatzen' du. 'Biktimen eta beste hainbat kontutan ikuspuntu globaletatik eta eraikitzaileetatik aurrera egin beharrean: errekonozimendua, konponbidea, egia, etab-ekin, Estatu espainiarraren harresi batekin topatzen gara', esan du.
Izkok, Diazek 'gezurra esan, prebarikatu eta legea desitxuratu duela' gaineratu du. Bere iritziz, 'beste askok bezala' eta 'kontu politikoengatik'. 'Kontu moralak erabat subjektiboak dira, eta kontu legaletan bere interesen alde legeak nola aldatzen dituzten ikusten dugu behin eta berriz'.
Abokatuak Sortuk 'biktima batzuk' diskriminatu izana ezeztatu du 'batzuk propioak bezala aitortu izanak ez dituelako besteak gutxiesten'.
'Estatu espainiarrak ez bezala ezker abertzaleak inoiz ez duela biktima batzuen existentzia ukatu' gaineratu du.