Politika -

EGI Eguna

Ortuzar: 'EAJ itzultzea da Gipuzkoak behar duena'

Jeltzalearen esanetan, "ezker abertzalea beti heltzen da berandu: trantsiziora berandu iritsi zen, eta autogobernura ere berandu heldu zen. 40 urteko atzerapenarekin heltzen dira beti".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidentearen esanetan, "EAJ itzultzea da Gipuzkoak behar duena".

Ortuzarrek EGI Egunaren ospakizunean parte hartu du Elgoibarren (Gipuzkoa). CiU eta Conpromiso por Galicia taldeetako zenbait kide ere izan dira EAJren gazteriaren egunean.

“Ezker abertzalearen azken burutapena”, aipatu du Ortuzarrek, “EAJri erabakitzeko eskubidearen inguruan lezioak ematea" izan da, "EAJk XIX. mendetik aldarrikatu duen eskubide baten inguruko lezioak".

"Ezker abertzalea beti heltzen da berandu. Beti ibiltzen da berandu eta gaizki. Trantsiziora berandu iritsi zen, bizitza errespetatzera berandu iritsi zen. Bakera berandu iritsi zen. Autogobernura berandu iritsi zen. 40 urteko atzerapenarekin heltzen dira beti leku guztietara", nabarmendu du.

Eta gaineratu du enplegu, suspertze ekonomiko eta politika sozialei dagozkien gaietan "berandu iritsi bakarrik ez, egon ere ez daudela; eta egotea ere ez duela inork espero".

"Ez dakite ezer. Hauek atera behar gaituzte krisialditik? Garitano eta bere ingurukoek? Baita zera ere! Esperimentu gehiagorik ez. Gipuzkoak benetako gobernu behar du, ez arazoak eragingo dituen bat, atez ateakoa, esaterako", esan du.

EGIko gazteei beti "ateak zabalik" izateko eta EAJren kide direla inoiz ez estaltzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Gipuzkoako albisteak Andoni Ortuzar argazkiak