Politika -
Topaketa Eskoriatzan
Konponbidea: 'Herritarren protagonismoa lehenetsi nahi dugu'
170 pertsona batu dira Eskoriatzako Unibertsitatean 'Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea' izenpean egin duten topaketan.
170 pertsona batu dira larunbat honetan Eskoriatzako Unibertsitatean (Gipuzkoa) 'Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea' izenpean, Konponbidea ekimenak antolatutako topaketetan. Parte hartzaileek “topaketa eta eztabaidarako eremuak” garatu behar direla azpimarratu dute.
Parte hartzaileek adierazi dutenez, hamar eztabaida-talde eratu dira eta hainbat gai jorratu dituzte; esaterako, “herritarrei preso eta iheslarien arazoaren inguruan, eratu nahi den herritar-sarearen lan esparruari buruz eta sare horren ezaugarriei dagokienez helarazi behar zaien mezua”. Datozen egunetan eztabaiden ondorioak plazaratuko dituzte.
"Euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan lan egingo duen sarea osatze bidean, herritarren protagonismoa lehenestera goaz. Horretarako, gaur bezalako eztabaidarako guneen beharra eta balioa azpimarratu nahi dugu. Herritar bakoitzak egin dezakeen ekarpena ezinbestekoa izango da hemendik aurrera eta guztiei bide ematea dagokigu", adierazi dute Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu oihak, Konponbidea ekimenak bultzaturiko adierazpenaren sinatzaileek.