Politika -

Ekitaldia Bilbon

Pastor: 'Abertzaleen garaia amaitu da'

Sozialista bizkaitarren buruak esan duenez, "EAJren agintari nagusiak PSEk demokraziari beldur diola esatea sarkasmoa da".

Jose Antonio Pastor. Argazkia: EiTB
Jose Antonio Pastor. Argazkia: EiTB
Jose Antonio Pastor. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko presidenteak defendatu duenez, "abertzaleen garaia amaitu da". "Mugek gero eta garrantzi gutxiago dute", gaineratu du, "pertsonek izan behar dute garrantzia". Horrez gain, sozialista bizkaitarren buruak esan duenez, "EAJren agintari nagusiak PSEk demokraziari beldur diola esatea sarkasmoa da".

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak asteburu honetan bertan Gipuzkoako ekitaldi batean esandakoari erantzun dio Pastorrek. Rajoyk eta Rubalcabak demokraziari beldur diotela esan zuen Ortuzarrek, eta horregatik ukatzen zutela.

Pastorrek Oscar Lopez PSOEko Antolaketa idazkariarekin egin duen ekitaldi batean esan duenez, "EAJren agintari nagusiak PSEk demokraziari beldur diola esatea sarkasmoa da".

"Demokrazia defendatzea eta ausardiaz egitea ez da abertzaleen nahiari amen egitea, nahi horiek legitimoak izan arren", erantzun dio Pastorrek Ortuzarri. "Demokrazia legeak eta horiek betetzea errespetatzea da, eta, hortaz, errespetua eskatzea ez da demokraziari beldur izatea, kontrakoa baizik. Demokrazia defendatzea da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea