Politika -
Ekitaldiak
Bigarren Errepublika gogoratu dute Euskadiko hainbat herritan
Eibarren, PSEko kideek bandera errepublikarra altxatu dute Herriko Etxean, eta, ondoren, ekitaldi politikoa egin dute.
Erredakzioa
Hainbat ekitaldi egin dira igande eguerdian sozialistek eta Izquierda Unidak antolatuta, Bigarren Errepublikaren urteurrena gogoratzeko. Bilbo, Sestao, Iruñea, Irun eta Eibarren asteleheneko ospakizunak aurreratu dituzte.
Eibarren, Errepublika aldarrikatu zuen Euskal Herriko lehen herrian, PSEko kideek bandera errepublikarra altxatu dute Herriko Etxean, eta, ondoren, ekitaldi politikoa egin dute. Ekitaldian parte hartu dutenek Errepublikaren balioak, berdintasuna eta herritarren parte-hartzea, aldarrikatu dituzte.
Hori defendatu du Fernando Atxa Gazte Komunistak taldearen idazkari nagusiak ere Euskadi Irratian eskaini duen elkarrizketan.
Ezker Anitza taldekoek, berriz, ibilaldia egin dute Ermutik Eibarrera, eta, ondoren, Untzaga plazan poesia irakurketak eta hitzaldiak izan dira.
Irunen ere martxa bat izan da. San Juan plazara iritsi direnean, bandera altxatu dute eta Hirugarren Errepublika bat eskatu dute. Bilbon ere, Arriaga plazan, aldarrikapen berak egin dituzte.