Politika -

Apirilaren 20an

Urkullu: 'Espero dut egunen batean Aberri Eguna ofiziala izatea'

Lehendakariak esan du euskal herritar guztiek ospatzea nahi duela, nazionalistek zein ez nazionalistek, "euskal autogobernuan aurrera eginda".

Urkullu: 'Kudeaketa arduratsuaren unea heldu da'

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunen batean Aberri Eguna "ofiziala eta erakundetua" izatea espero duela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta nabarmendu du ospakizuna euskal herritar guztiek bere egitea nahi duela, horrek "euskal autogobernuan aurrera egitea ekarriko duelako”.

Balmasedako Nekaldi Biziduna hasi aurretik egindako adierazpenetan, lehendakariak esan du espero duela egunen batean Aberri Eguna "modu ofizialean eta erakundetua" ospatzea.

Ildo horretatik, Aberri Eguna "euskal herritar guztion jaia izatea" nahiko lukeela gaineratu du, "ez bakarrik nazionalista direnena, herritar guztiena baizik"; izan ere, "hori autogobernuak aurrera egin duen seinalea izango da”, azpimarratu du Urkulluk, “hori baita euskal gizartearen gehiengoaren helburua".

Halaber, EAJko kide den aldetik, berak ere "Euskadi Europara begira" egotea nahi duela adierazi du lehendakariak. Hori da hain zuzen ere EAJk Bilboko Plaza Berrian ospatuko duen aurtengo Aberri Egunaren leloa.

Iñigo Urkulluk gogorarazi du erbesteratutako Eusko Jaurlaritzak, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gidaritzapean, "Europa ezberdin baten bultzatu zuela”. “Behetik gora eraiki beharreko Europa irudikatu zuen, sozialagoa, gizakiaren aldekoa, herrigintzan planteamendu hurbil eta hurkoa zuena, handiek egin ezin eta txikiek egin zezaketenaren aldeko printzipioduna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Iñigo Urkullu biografia Aberri Eguna