Politika -

Urkulluri erantzuna

Lurralde guztiak 'aintzat hartuta' hitz egiteko prest da Margallo

Elkarrizketaren alde dagoela erantzun dio Urkulluri Espainiako Atzerri ministroak, baina bi baldintza jarri ditu horretarako: Elkarrizketa "leiala" izatea, legearen "mugen barruan" gauzatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak Iñigo Urkullu lehendakariak Aberri Egunean egindako adierazpenei erantzun die gaur. “Espainia bat eta bakarra” ez dela onartu behar duela Madrilek eta "euskal naziotasuna” aldarrikatu zuen atzo Urkulluk. Horretarako, elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta berrespena ekarriko dituen formula demokratikoa bultzatzeko deia egin zuen lehendakariak atzo. Biharamunean etorri zaio Madrilgo Gobernuaren erantzuna. Elkarrizketa beharrezko dela esan du Margallok, baina bi baldintza jarri ditu: “Legea da muga eta Espainiako lurralde guztiak hartu behar dira aintzat”.

Bi eguneko bidaia ofiziala egiten ari da Margallo Uzbekistanen eta bertan egin ditu adierazpenak kazetarien aurrena. Elkarrizketaren alde dagoela erantzun dio Urkulluri Espainiako Atzerri ministroak, baina bi baldintza jarri ditu horretarako: "Elkarrizketa leiala izan behar da, legearen mugen barruan gauzatu behar da, eta espainiar naziotasuna eratzen duten lurralde guztiak hartu behar dira aintzat". "Denen arteko elkarrizketa bat izan behar da, Espainiako lurralde bateko erabakiak gainerako guztiengan eragina baitu", nabarmendu du.

Horren ildoan, elkarrizketaren beharra berretsi du ministroak: "legea errespetatuta egin behar da, eta guztion arteko elkarrizketa izan behar da, batzuen erabakiek besteengan eragina baitute".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia Urkullu azken albisteak