Politika -

Barcinari erantzunak

Enrique Maya: "Nik ezin nuen jakin kazetariek zer zekiten eta zer ez"

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Nafarroako Kutxako dieten inguruan esandakoei erantzun die Enrique Maya Iruñeko alkateak.

Enrique Maya Iruñeko alkatea. Argazkia: EITB
Enrique Maya Iruñeko alkatea. Argazkia: EITB
Enrique Maya Iruñeko alkatea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Kutxako dieten inguruan,  Enrique Maya Iruñeko alkateak esan du berak ezin zuela jakin "kazetariek zer zekiten eta zer ez", "Ezinezkoa da nik hori jakitea. Nik zer nekien besterik ez dakit nik", gehitu du.

Horrela erantzun die alkateak Yolanda Barcina presidenteak egindako adierazpenei. Izan ere, Barcinak adierazi zuen kazetariek bazekitela "politikariek dietak kobratzen zituztela Nafarroako Kutxatik, baina ez zutela galdetzen". "Niretzat CANen gaia aspalditik itxita dago", esan du alkateak,eta  "badakit nik alkate kargua hartu nuenean Nafarroako Kutxaren inguruan zer nekien", gehitu du.

"Betidanik esan dut estatutuen arautegi bat existitzen zela, eta bertan Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra ezin hobeki dago jasota. Kazetariek zer zekiten eta zer ez, nik ezin dut jakin. Ezinezkoa da nik hori jakitea", adierazi du.

Jakitekotan ere, kazetariek ezer galdetu ez izana normala iruditzen zaion galdetuta, "inork ez zidan ezer galdetu", erantzun du Enrique Mayak. "Horrekin ez dut esan nahi kazetariek horren berri zutenik, ezta ez zutenik ere", azaldu du.

"Nik alkate kargua hartu, partaide naizen organoen inguruko beharrezkoa den informazioa eskatu, bertan egon eta beraien aurrean modu egokian jarduten dut, baina kazetari batek ere ez zidan ezer galdetu", azpimarratu du.

"Ezin dut jakin horrelako auzi baten inguruan kazetariek zer zekiten, Nik zer nekien besterik ez dakit nik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAN auzia Iruñea azken orduko berriak Barcinaren albisteak UPN Nafarroako albisteak Enrique Maya Alderdi politikoak berriak Ustelkeria politikoa gaur Iruñeko Udala azken ordukoa