Politika -

Polo auzia

Iruñeko udaltzainen sindikatuak salaketa aurkeztea aztertzen ari dira

APM, UGT eta SPMP Iruñeko Udaltzaingoko hiru sindikatuek uste dute Segurtasun zinegotziak egindakoa delitu argia dela, eta ez falta soil bat.

Ignacio Polo UPNko zinegotzia. Artxiboko irudia: EiTB
Ignacio Polo UPNko zinegotzia. Artxiboko irudia: EiTB
Ignacio Polo UPNko zinegotzia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoaren hiru sindikatuek salaketa aurkeztuko dute, Ignacio Polo Hiri Segurtasuneko zinegotziaren aurkako auzia daraman instruktoreak atestatua aldatzen ez badu. Sindikatuen arabera, atestatuak delitua jaso behar du edanda gidatzeagatik.

APM, UGT eta SPMP Iruñeko Udaltzaingoaren hiru sindikatuek gertatutakoa "delitu argia" dela uste dute, eta ez falta administratibo soil bat, Maite Gonzalez APMko bozeramaileak azaldu duenez.

Zinegotziak izandako ezbeharraren argiketan parte hartu zuten bost udaltzainen txostena aztertu eta gero, datozen orduetan instruktoreak atestatua aldatzeko erabakia hartzen baldin badu ez dute salaketa aurkeztuko. 0,64ko alkohol-maila eman zuen zinegotziak kontrolean, baimendutako 0,25a gaindituz.

Delitua

Udaltzaingoko sindikatuen hitzetan, delitua da, "ez dago zalantzarik". Sindikatuak Zigor Kodean eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren instrukzioan oinarritzen dira.

Gertakariaren ondorioz zinegotziak dimisioa aurkeztu zuen eta Iruñeko Udalaren oposizioko talde guztiek, PPk izan ezik, espedientea ikertzeko eskatu dute, Udaltzaingoko sindikatuek planteatutako zalantzengatik, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak