Politika -
Barcenas kasua
Bizkaian 'ez da inoiz B kutxarik egon', Barredaren esanetan
PPko euskal diputatuaren arabera Barcenasek ‘nahi duena imajina dezake’ baina egin behar duena ‘justiziaren aurrean bere ekintzengatik erantzutea’ da.
Erredakzioa
Leopoldo Barredak, PPko diputatua eta Diputatuen Biltzarrean bozeramaile laguntzailea, 'Bizkaiako PPn inoiz ez da b kutxarik egon', esan du. Luis Bárcenasek, alderdi popularreko diruzaina izandakoa, 'nahi duena imajina dezake baina egin behar duena justiziaren aurrean bere ekintzengatik erantzutea da', gaineratu du.
Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen hauek Barredak. Modu honetan, Lusi Barcenasek epaileari probintzia guztietan 'b kutxak' zeudela esandakoa erantzun nahi izan du.
Barredaren ustez 'Barcenasek ezer ikusten ez bazuen ere b kutxak alde guztietan zeudela esan du' eta hori 'frogarik aurkeztu gabe alde guztietan zalantzak ereitea da'.
'Antolakuntza presidentea izan naiz ni eta nire probintzian inoiz ez dela B kutxarik egon ziurtatu dezaket', nabarmendu du Barredak. 'Nahi duena imajina dezake baina egin behar duena bere aberastasunaren jatorria justiziaren aurrean azaltzea da'.