Politika -

Basaizea elkarteak antolatuta

Nafarroa bat eginda da gaur Baigorrin, Nafarroaren Egunean

Urtero legez, herri nafarra musikak, dantzak eta ospakizunak hartuta dago, Nafarroa Beherak eta Nafarroa Garaiak bat egiten duten egunean.

Nafarroaren eguna 2014
Nafarroaren eguna 2014
Nafarroaren Eguna, Baigorrin

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroaren Eguna ospatzen ari dira gaur, igandea, Baigorri (Nafarroa) herrian, "gure arbasoen ondarea, euskara eta gure nortasuna aldarrikatzeko aukera", hainbat ekimen eginda eta milaka euskaltzaleren babesarekin.

Alabaina, gaur, bi aste baino gehiagoko Kulturaldia bukatuko da, dantzak, literaturak eta musikak azken asteak hartu ditu nafarroako herrian. Gaur, gainera, Nafarroa Beherak eta Garaiak bat egiten dute, urtero lez.

Jaia Basaizea Kultur Batasunak antolatuta dago. Goizeko bertsolari, dantzari eta ziganteen ostean, elkarteko ordezkariek ekitaldi bat egingo dute. Ondoren, herri bazkaria eta, arratsaldean, kontzertuak eta dantzak izango dira bertaratutakoen gozagarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Jaiak Nafarroa Beherea