Politika -
Bilera Ajuria Enean
Urkulluk eta Masek Estatuaren 'birzentralizatzea' salatu dute
Bi agintariek bi ordu eta erdiko bilera egin dute ostegun honetan Gasteizen.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea batzartu egin ziren atzo Ajuria Enean, Gasteizen, subiranotasun prozesua eta egoera ekonomikoa hizpide.
Lehendakaritzatik azaldu duenez, bilera bi ordu eta erdikoa izan zen, eta, beraz, bi lurraldeetako, Espainiako Estatuko eta Europako egoera "sakon" aztertu ahal izan zuten.
Bi agintarien ustez, "zailtasunak" izango dituzte "autogobernuan aurrera egiteko". Izan ere, Espainiako Estatuak "birzentralizatze estrategia" abiatu du.
Urkulluk eta Masek beharrezkotzat jo dute "gizarte kohesioa", eta "aldian behin" biltzea adostu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea