Politika -

Legebiltzarra

Guardia Zibila eta Ertzaintza deitu dituzte bikoiztasunez hitz egiteko

Eusko Jaurlaritzaren txosten batek nabarmendu duenez, Estatuko Segurtasun Indarrak Euskadin zabaltzeak "bidezko ratioak desafiatzen"ditu.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia. EiTB
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, Guardia Zibileko ordezkari batek eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak agerraldi bat egitea eskatuko du, administrazioen bikoiztasunak aztertzen dituen erakunde horren lantalde batean.

Euskadin Estatuko Segurtasun Indarrak zabaltzea Eusko Jaurlaritzak "bikoiztasunen" arrazoietako bat zela esan zuen duela gutxi.

Otsailean aurkeztutako lan horrek Gobernu zentralak  "gehiegizko" eran erabiltzen dituela bere eskumenak salatzen du, eta, Estatuko Segurtasun Indarren agente kopuruak autonomia erkidegoan "neurrizko ratioak desafiatzen" dituela nabarmentzen du.

Urquijoren, Guardia Zibileko arduradun baten eta Ertzaintzako zuzendariaren agerraldia, EH Bilduren proposamen batek hala eskatuta egingo da.

Lantaldeak koalizioak proposatutako beste lau pertsona ere deituko ditu: Jule Goikoetxea Mentxaka eta Iñigo Urrutia EHUko irakasleak, URA Uraren euskal agentziaren ordezkari bat eta Antonio Aiz Salazar Garraioen sailburuordea.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea