Politika -

Ituna ''bete ez delako''

PSEk EAJrekin duen itunaren jarraipen batzordea deituko du

Krisiari aurre egiteko neurriak sustatu ordez, herritarren arreta distraitzeko subiranotasunaren amua erabiltzea egotzi dio EAJri Jose Antonio Pastorrek.

Jose Antonio Pastor PSEren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Jose Antonio Pastor PSEren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Jose Antonio Pastor PSEren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk EAJrekin duen itunaren jarraipen batzordea deituko du datorren maiatzaren 25eko Europako hauteskundeen ostean. Sozialistek azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritza eta alderdi jeltzalea "ez dira itun horretan adostutakoa betetzen ari". Krisiari aurre egiteko neurriak sustatu ordez, herritarren arreta distraitzeko subiranotasunaren amua erabiltzea egotzi dio Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak EAJri.

Pastorrek prentsaurreko batean azaldu duenaren arabera, irailean EAJrekin lortu zuten ituna (ekonomia sustatzeko, langabezia murrizteko, iruzurrari aurre egiteko eta politika sozialak babesteko neurriak biltzen zituen) "ez da adostutakoaren arabera betetzen ari".

Hori dela eta, Pastorrek iragarri du jarraipen batzordea deituko duela jeltzaleek itunaren helburuak lortzeko proposatuko dituzten datak, helburuak eta neurriak zehaztu ditzaten.

Besteak beste, iruzur fiskalarekin bukatzeko Ogasunen elkarrekiko lotura egiteko aurrerapausorik ez ematea, eta enplegua sustatzeko funtsen sormena atzeratzea deitoratu du sozialisten ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea