Politika -

Fiskaltzari

AHTren lanen gainkostua ofizioz ikertzeko eskatu du EH Bilduk

Oskar Matutek salatu duenez, euskal 'Y'aren kostua "Euskadiren historian neurririk gabe gastatutako diru kopururik handiena izateko bidean da".

Langilea batzuk, AHTren lanetako tarte batean. EiTB.
Langilea batzuk, AHTren lanetako tarte batean. EiTB.
Langilea batzuk, AHTren lanetako tarte batean. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk AHTren lanen "gainkostu" ekonomikoak eta enpresa eraikitzaileen kontratazio "irregularrak" ofizioz ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari.

Dani Maeztu eta Oskar Matute legebiltzarkideek prentsaurrekoan adierazi dutenez, prozedura bat abian jartzeko zantzu nahikoa dago.

Matutek salatu duenez, euskal 'Y'aren kostua "Euskadiren historian neurririk gabe gastatutako diru kopururik handiena izateko bidean da". Horren harian Garak kaleratutako albistea aipatu du; bertan, Nerbioi ibaia Zaratamon, Bizkaian, zeharkatzen duen zubia erabili gabe geratuko dela agertzen da. Zubi horrek 11 milioi euroko kostea izan du.

"Mugarik gabeko zentzugabekeria da, herritarren diruarekin ordaindutakoa, hezkuntzan eta osasunean murrizketak egiten dituzten bitartean", azpimarratu du.

Zaratamoko zubiaren kasua Castelloko aireportuarekin (bidaiaririk gabeko) eta hutsik dauden AVEko geltokiekin alderatu du. Halaber, zubiaren hasierako aurrekontua hiru milioi eurotan handitu zutela azpimarratu du.

"Isiltasun ituna"

Guztiaren harian, Matutek EAJ, PP eta PSOE alderdiek "isiltasun ituna" dutela salatu du, bere iritziz, "dirua neurrigabe gastatzearen eta irregulartasunen putzuan leporaino sartuta" daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Nafarroa AHT Euskadi