Politika -
Bisita ofiziala
EH Bilduk erregearen eta Rajoyren aurkako elkarretaratzea deitu du
Protesta astearterako deitu dute, 11:00etan. Egun horretan, erregea Gasteizen izango da, Mercedesen bi ibilgailu berriren aurkezpenean. Astelehenean, berriz, Felipe printzea Bilbon izango da.
Erredakzioa
EH Bilduk elkarretaratzea deitu du astearterako, Gasteizen, Juan Carlos erregeak eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Arabako hiriburura egingo duten bisita aprobetxatuta. EH Bilduko ordezkarientzat, erregea eta Rajoy "ukapenaren ordezkari nagusiak" dira.
Sortuk Donostiank duen egoitzan emandako prentsaurrekoan, Sabino Cuadra eta Iratxe Lopez de Aberasturi EH Bilduko bozeramaileak izan dira, Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkidearekin batera. Bertan testu bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, 'Erabakitzeko eskubidea bai, urraketarik ez' lelopean protesta egiteko, asteartean, 11:00etan, Gasteizen.
EH Bilduko ordezkariek adierazi dutenez, erregearen eta Rajoyren "errezetak" "eskubideen zapalkuntza eta gure herria ukatzea" dira, eta "Euskal Herriak etorkizuna erabakitzea saihesteko indarkeria erabiltzea"ren alde daude eta euskal herritarren gehiengoak baztertzen duen marko konstituzionalaren irudia dira.
Erregea, asteartean; printzea, astelehean
Felipe printzea Bilbon izango da astelehenean, Novia Salcedo Fundazioaren sari banaketan. Erregea, aldiz, Gasteizen izango da asteartean, Mercedeseko bi ibilgailu berriren aurkezpenean.
Iñigo Urkullu lehendakaria bi ekitaldietara joango da.