Politika -

Omenaldia

Ehunka pertsona bildu dira Ezkabako fusilatuen omenez

1938ko maiatzaren 22an, 800 bat presok Europako ihesaldirik handiena antolatu zuten. Hiruk bakarrik lortu zuten handik ateratzea. Gainontzekoak hil, edo berriro harrapatu zituzten.

Ekitaldi nagusia gotorlekuko sarreran egin dute. EiTB.
Ekitaldi nagusia gotorlekuko sarreran egin dute. EiTB.
Gerra Zibilean preso egondakoak eta fusilatutakoak omendu dituzte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira San Kristobaleko gotorlekuan, Ezkaba mendian, bertan fusilatutakoei eta baldintza gogorren ondorioz hildakoei urtero egiten dieten omenaldian parte hartzeko.

San Kristobaleko gotorlekuko presoek Europako ihesaldirik handiena egin zuten 1938ko maiatzaren 22an.

Egun hartan, 2.500 preso errepublikano kartzelatik ihes egiteko aukera izan zuten, baina gehienak ez ziren saiatu, beldurrak jota. 795 ausartu ziren, baina hiruk bakarrik lortu zuten ihes egitea. Gainontzekoak hil egin zituzten, edo berriro harrapatu zituzten.

San Kristobaleko gotorlekua gerra karlistetan erabiltzeko eraiki zuten Ezkaba mendian. 1934ko iraultzak porrot egin ostean, kartzela modura erabili zuten.

"Jipoiek, goseak eta hotzak hil zituzten"

CNT sindikatuak ohar baten bidez azaldu duenez, gotorlekua kartzela bihurtu zutenean "toki are latzagoa bihurtu zen; presoak jipoien, gosearen eta hotzaren ondorioz hiltzen ziren".

1937 eta 1945 artean, bertan hildako 305 preso identifikatu zituzten, baina beste 200 oraindik desagertuen zerrendan daude.

"Eraisteak eta suntsiketa"

Fusilatuei egindako omenaldiaren harian, 2008an eta 2009an Espainiako Armadak "eraisteak eta zenbait suntsiketa egin ditu San Kristobalen, lekua Kultura Intereseko Ondasuna izan arren".

"Horma batzuk botata, kartzela itxura ezabatzen saiatu dira", salatu dute CNTko ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea