Politika -

Balearrak

Jaume Matasi eroskeria delituagatik jarritako zigorra berretsi dute

Balearretako Gobernuko eta hango PPko presidente ohiak 9.000 euroko isuna ordaindu beharko du, Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak ez baitu haren helegitea aintzat hartu.

Jaume Matas artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Jaume Matas artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Jaume Matas artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Aretoak Jaume Matas Balearretako Gobernuko eta bertoko PPko presidente ohiaren kontra jarritako zigorra berretsi du. Hortaz, Matasek 9.000 euroko isuna ordaindu beharko du, Maite Areal emazteari Valparaiso hotelean kontratu bat egiteagatik.

Auzitegi Nagusiak ez du aintzat hartu Matasek jarritako helegitea, eta epaimahai batek aurreko abenduan jarritako zigorra berretsi du.

Hau da Jose Maria Aznarren garaian Ingurumen ministroa izandakoak jasotako bigarren zigorra; izan ere, Palma Arena auzian bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Goi-kargudun ohia Espainiako Gobernuak indultua noiz erabakiko duen zain dago, berak hala eskatu baitzuen bederatzi hilabeteko zigorra ez betetzeko.

Juan Jimenez Balearretako Lurralde Auzitegiko epailearen arabera (berak gidatu zuen Matasen kontrako epaiketako epaimahaia), presidente ohiak jasotako 42.111 euroak "dohaintza" baten bidez jaso zituen eta "ez bere emazteak egindako lanagatik".

Hau da Jose Maria Aznarren garaian Ingurumen ministroa izandakoak jasotako bigarren zigorra; izan ere, Palma Arena auzian bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Goi kargudun ohia Gobernuak indultua noiz erabakiko zain dago, berak hala eskatu baitzuen bederatzi hilabeteko zigorra ez betetzeko.

Juan Jimenez Balearretako Lurralde Auzitegiko epailearen arabera (berak gidatu zuen Matasen kontrako epaiketako epaimahaia), presidente ohiak jasotako 42.111 euroak "dohaintza" baten bidez jaso zituen eta "ez bere emazteak egindako lanagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea