Politika -

Lege proposamena

Elizak jabegoak inskribatzea gelditu nahi du Nafarroak

Parlamentuan onartu duten lege proposamenak inskripzioak mugatzea du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak Izquierda-Ezkerra alderdiak egindako lege proposamena onartu du. Proposamen honek elizak jabegoak inskribatzea mugatu nahi du.

Ekimen honek estatuko lege batean eragina izango duenez Nafarroako parlamentuan guztiz onartzen badute Diputatuen Kongresura bidali beharko dute bertan tramitatua izan dadin.

PSN, Bildu, Aralar-NaBai, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Bai alderdien aldeko botoa izan du proposamenak. UPN eta PPN alderdiek kontrako botoa eman dute.

Txema Mauleón Izquierda-Ezkerrako parlamentariak eliza katolikoak azken urteetan bere izenean jabego ugari inskribatu izana salatu du eta hori 'benetako atraku bat' izan dela esan du. 'Onartu ezin daitekeen gai baten aurrean gaude, batez ere inskripzio gehienak jabego publikoak edo elizarenak diren argitu gabe daudela egin direlako'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Parlamentua Gotzain Biltzarraren albisteak gaur