Politika -
Erasoa Montorori
Fernandez Diazek erasoa Kataluniako egoera politikoarekin lotu du
PPCk Vilanova i la Geltrun (Bartzelona) izandako mitinaren sarreran Esquadra Mossoek izandako jokaera kritikatu du Barne ministroak.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroak PPCk Vilanova i la Geltrun (Bartzelona) izandako mitinaren sarreran Esquadra Mossoek izandako jokaera kritikatu du, ostegun honetan. "Erasokortasuna eta indarkeria" "ez dira urrun geratzen Katalunian bultzatutzako egoera politiko jakin batzuetan".
Prentsaurreko batean,PPCren egoitzan, Lleidan, Europako hauteskundeak direla eta, Fernandez Diazek atzoko ekitaldian gertatutakoa "deitoratu" du; Cristobal Montoro Ogasun ministroak eta Alicia Sanchez-Camacho PPCko buruak parte hartu zuten bertan. Mitina amaitzean, biak zeuden ibilgailua eskratxe baten menpe geratu zen, eta hainbat manifestatzailek harriak eta botilak jaurti zituzten autoaren kontra.
"Kanpainan zehar izan den erasokortasun eta indarkeria egoera hau behingoz amaitzea" eskatu du Fernandez Diazek. "Katalunian pasatzen ari den zerbait erakusten du, eta ez da urrun geratzen Katalunian bultzatutako egoera politiko zehatz batzuetatik", gaineratu du.
Haren ustez, egoera politiko hauek "haserrealdia eta zatiketa bultzatzen ari dira, Espainia osoan izan daitekeena baino haratago, eta denok ezagutzen duguna, baina zehaztasun bat dago Katalunian, azaltzen duena, baina kanpainan zehar jasan dugun erasokortasun hori justifikatzen ez duena".
Halere, manifestatzaileen artean "denetarik" zegoela esan du: "ETAko presoen alde zeuden pertsonak zeuden, sistemaren aurkakoak, gauza ezberdinak aldarrikatzen dituen jendea. Hain zuzen ere, jende heterogeneo kopuru handi bat zegoelako, dispositibo egoki bat jarri beharko zen mehatxu horrentzat".