Politika -

Erregearen abdikazioa

Abdikazioak aukera bat irekitzen du Euskadin, Urkulluren ustez

Euskadiri Estatuarekin beste era bateko harremana bilatzeko 'aukera' ematen diola esan du lehendakariak.

Iñigo Urkullu.
Iñigo Urkullu.
Urkulluren ustez abdikazioarekin 'ziklo berri bat' hasten da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos erregearen abdikazioak Euskadiri Estatuarekin beste era bateko harremana bilatzeko 'aukera' ematen diola esan du Iñigo Urkullu lehendakariak.

'Euskaldunon eskubide historikoen aitormenaren eta koroaren hitzarmenaren eskutik, gure eskubide historikoak eguneratzeko aukera bat da", esan du Barakaldoko BEC erakustazokan, makina-erremintaren azoka inauguratzeko ekitaldian.

Demokrazian, askatasunean eta elkarbizitzan sakontzeko aukera eskaintzen duen garai berri honetan "kolaboratzeko" prest dagoela gaineratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea